Federico Jiménez Losantos-ek kale borrokaren apologia egiten du. Edo hobe esanda, bortxakeriaren apologia. Ez dakit zer arazo duten Madrilen jartzen ari diren aparkalekuak kudeatzeko tresna berriekin, berri osoa entzun ez nuelako. Baina Fedegikori zera entzun nion: "Lo que hay que hacer es romper esos aparatos para cobrar la OTA. Yo no lo haría, porque no lo haría. Pero comprendo que haya quien lo haga".
Hara! Nik pentsatzen nuen Estatu espaniarrean biolentzia bultzatzea debekatuta zegoela, edo justifikatzea. Baina begi bistan dago hori gertatzen dela euskalduna bazera, soilik. Ez dakit, itxoingo dugu egun batzuk ea fiskalaren bat animatzen den eta esku hartzen duen asunto hau Eskubide Estatu zoragarri honek garai dezan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario