viernes, 27 de enero de 2012

Afaritik mundura

Batzutan egin ohi dugun lez, fan den astean Ederto Edorta, Luixman, Iñaki eta laurok afaltzeko bildu ginen. Eta, egin ohi dugun lez, mundua konpontzen jardun genuen. Beti bezala, nahiz eta funtsean ados gauden gai gehienetan, eztabaidak sortzen dira, beti umore onean (baladí gora, baladí behera) eta ideia onak ere badira sortzen noizean behin.
Adibidez, egun horretan agertu zena: azkenotan Mendebaldeko gobernuak desesperatuta dabiltza dirua jasotzeko eurek eragindako zorrak ordaintzeko. Eta herritar arrunten sakelak ustiatzen dituzte azken finean, esaten dutenez, guztion zorrak direlako eta azken urteetan guztiok gure ahalbideen gainetik bizi izan garelako. Gezur hutsak dira. Eurek beraiek gure diruarekin zentzugabekeria eskergak egin dituzte.
Baina gaurko asuntoa ez da hori. Afarian bururatu zitzaigun ideia bat diru hori lortzeko. Bere garaian EEBB-ek (eta Europako korifeoek) ez zuten inolako kontzientziako alhadurarik izan Iraq inbaditzeko iraqiarren petroleoa bereganatzeko. Non euren petroleoa, han gure ejerzitoa.
Orain gauza bera egin dezakete: Non dago krisi honengatik lapurtu duten dirua? Paradisu fiskaletan!! Ea ba, inbaditu ditzagun Cayman Uharteak, Man Uhartea, Belize, Luxemburgo, Monaco, Liechtenstein, Suitza!! Paseo bat besterik ez da izango, ez Iraq-en gertatzen den bezala, eta gainera ezin da estimatu lapurreta bat denik: gure dirua da ta!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario